2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

AZAROAREN LAUGARREN ASTEAREN HAUSNARKETA

Ostegun honetan, aurkezpenekin bukatu dugu klasean, eta azken taldeok irakurritako gaiak azaldu ditugu. Klasearen hasieran, 30 bat pertsona baino ez gehiago geunden ikasgelan, baina, irakasleak lista pasatzen hasi zenean, bat batean, jendea etortzen hasi zen, kasualitatez..... Nik badakit ikasle batzuk wassapagatik etorri zirela, behintzat, eta hori, errespetu eta heldutasun eza iruditzen zait.

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

AZAROAREN HIRUGARREN ASTEAREN HAUSNARKETA

1. Saio teorikoan

Aste honetan aurkezpenekin jarraitu dugu, eta aldi honetan, 7 taldek landutako testuak eta bideoak azaldu zizkiguten beraien aurkezpenetan. Lehenengoan, Anek, Anderrek, Josuk eta Xabierrek pantailen gizartea aurkeztu ziguten, hots, gure gizartea. Aldi berean, IKT-en alde onak eta txarrak ere aipatu zituzten. Edukiari dagokionez, guztiz ados haiek egindako hausnarketarekin, gure gizartea, egun osoan gaude pantailak ikusten, eta jasotzen dugun informazio gehiena hortik dator.

2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

AZAROAREN LEHENENGO ASTEAREN HAUSNARKETA ETA EMANGARRIA

Kaixo lagunok!!!!

Aste hau berezia izan da, 3. modulu lanarekin hasiko gara eta. Modulu horrek  nahiko dibertigarria dirudi, egin behar dugun bideoagatik. Hala ere, lan mordoa izango da nire ustez, gehienok ez dugulako idearik bideoak egiten. Bideoan, gure inguruneko ondare kulturala landu behar dugu. Beraz, hasi baino lehen....zer da ondarea kulturala???. Ondare hainbeste mota daudenez gero..., hemen duzue guk egindako sailkapena ideiak argitzeko!!!