2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

AZAROAREN BIGARREN ASTEAREN HAUSNARKETA



1. Saio teorikoan



Aste honetan, saio teorikoan aurkezpenak izan ditugu, 5 izan ere. Aurkezpenak nahiko antzekoak izan dira, baina aldi berean ezberdinak


Lehenengoan, Garazik, Mireiak eta Leirek gizartearen eta hezkuntzaren aldaketari buruz hitz egin digunez gain, teknologia berriek dakartzakigu desabantailak aurkeztu dizkigu. Gaurko umeek hainbeste informazioa dutenez gero, eskolan informazio hori nola bideratu eta IKT-en tresnak modu egokian erabiltzen irakatsi beharko litzateke. Eztabaida dago IKTak eskolan sartu ala ez. Ez da izan behar inposaketa, irakasleek hartutako erabakia baizik. Hezkuntzan aurrera egiteak, gizarteak aurrera egitea eragingo du. Orokorrean aurkezpen nahiko ona iruditu zait, zuzena, motza eta argia.
Bigarren aurkezpenak teknologien eraginean datza. Mirenek, Estherrek, Gontzalek eta Maiderrek informazio eta teknologiaren gizartean, informazio edukitzeak ez duela esan nahi informazioa ulertzea azalduko digu. Beraz, IKT-ak erabiltzen ikasi behar dugu, daukagun informazioa bideratzeko. Hirugarren aurkezpenean, Larak, Asierrek eta Joanek, teknologia berrien abantailak eta desabantailak aurkeztu dizkigu, batez ere, informazio tratatzearen arloan. Aurkezpen honetan, nire ustez da egon ildo konduktorerik, hitz egiteko abidadura ezberdinagatik, lehenengoak arinegi hitz egin du nire ustez, bigarrena oso ondo, eta hirugarrena, nire ustez, modu oso egokian, pasio handiarekin.
Laugarren aurkezpenean, Aitorrek, Ekaitzek eta Maitanek Bauman filosofoaren teoria aurkeztu egin digu. Filosofoaren arabera, demokrazia arriskuan dago, teknologia berrien eta globalizazioaren ondorioz, beraz, hau saihesteko, eskolan ikt-ak modu egokian irakatsi behar dugu, eta irakasle moduan, alfabetatu behar gara, bestela, gizartearen aldaketa ez da egongo. Talde honi buruz, bi gauza azpimarratuko nituke; Mikenek ez duela hitz egin eta Aitorrek, nire ustez, defentsa bikaina egin duela gaiari buruz. Azkenik, Nereak, Jonek, Danik, Aingeru eta Unaik hezkuntzaren funtzionamendua aurkeztu digu. Medikuntza gertatzen den kontrakoan, hezkuntzan, frogatu gabe saiakeren bidez ikertu eta hobetu behar dugu sistema, beraz, garrantzia handia du ikerlarien lanak. Azkenik, hezkuntzaren azken korronteak aurkeztu dizkigu; konduktismoa, sozial-kognitibismoa, konstruktibismoa, Piaget-ena eta azkena, ez dut denborarik harrapatzeko. Badirudi, talde honek Ramon Flecharen bideoa ere aztertu dugu, baina, hala ere ez digu aurkeztu zati honetan, eta nire ustez, akatz nahiko handia da, batez ere, pasa den urtean soziologoa ezagutu genuen, eta beraz, jendearengan, pizgarria funtzionatu zatekeen, nire ustez. 

Orokorrean, aurkezpenak nahiko onak iruditu zaizkit, baina nahiko zaila izan da nire arreta mantentzea, hurrengo bi arrazoigatik:
- Erabilitako power-pointak, nahiko luzeak eta ilunak izan dira. Informazio pilo izan dute  eta erabilitako koloreak, beltza, batez ere, desegokiak dira nire ustez, irakurmena ez dutelako batere errazten.
- Informazio asko eman digu denbora oso laburrean, eta batzuetan azkarregi hitz egiten, beraz, nahiko zaila izan da informazio guztia arrapatzea. 

Beste gauza batek nire arreta deitu du, talde guztiek power pointa ala prezi programak erabiltzen dituzte, eta inork ez du erabili tresna berririk. Nire azpitaldean, guztiok aurkezpenerako beste tresna batzuk erabiltzen ikasten ari gara, eta normalean, haiek erabiltzen dugu, baina badirudi, lehenengo azpitaldean ez dituzte tresna hauek ikasten, edo hori da behintzat nire ideia, programa "arrunta" erabilerari buruzkoa. 

2. Saio praktikoa
Saio praktikoan, Idoiak egingo dugun proiektua azaldu digu. Proiektua, zerbitzu irakaskuntzan oinarrituta dago, eta guk egindako lana hezkuntzan komunitatean erabiltzean datza. Helburua, guk egindako lana, erabilgarria izatea da, eta ez, unibertsitatean hiltzea. Ni, guztiz ados nago ideia honekin. Alde batetik, gure lanak erabilgarriak direnari oso garrantzitsua deritzot, azken finean, gizarteari edozer eman beharko genuke, eta bestetik, horrela ere errealitatea ezagutuko dugu, eta etorkizunerako, esperientzia gehiago izango dugu. Gure kasuan, talde nahiko zaila tokatu zaigu, beraz, lana izango dugu...baina, agian hobe dago, gehiago pentsatzeko eta ikasteko....batek daki....

Beraz, aste honetan, entzule besterik ez izan naiz klasean. Taldeka lan egin dugunean, normala da aurkezpen egunetan, baina, neure buruari galdetzen diot ea klaseak benetan aprobetxatu egin duen klase teorikoa, edo denbora pasa besterik ez duela egin. Batzuetan, zurrumurroak nahiko altuak izan dira, beraz, ez nago ziur, jarraitutako metodologiarekin ikasten ari garenik. Argi dago, metodologia honek, ikasketa kooperatiboan oinarrituta, hainbeste onurak dakartzakigula, hala nola, ikt-al erabilera, ikuspuntu ezberdinak izatea, lana konpartitzea, etab, baina aldi berean, gatazkak ere sor daitezke, eta guk ez landutako gaietan, azalean geratzen gara, muina jakin gabe. Hala eta guztiz ere, ideia nahiko ona iruditzen zait, baina, gure heldutasun eta konpromisuari buruz ez nago oso ziur baliogarria izan dadila....

Eta amaitzeko, blog honi buruz ere idaztea gustatuko litzaidake. Irakasgai honetan, blog hau gure portafolio bihurtuko da, eta beraz, hemen bertan gure hausnarketa idatzi behar dugu. Ondo iruditzen zait IKT-ak erabilerari dagokionez, baina, aldi berean, egindako hausnarketa, benetakoa izango litzatekeela galdetzen diot neure buruari. Hau da, hemen argitaratutako, edonork irakur dezake, eta beraz, nire kasuan behintzat, ez dut, irakasleak besterik irakurriko ez duen hausnarketa bezain sakona egin. Beraz, bai, teknologia berriak erabiltzen ari gara, baina, ez gara geratuko azalean?, gure idei sakonegiak konpartitu gabe???



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina