2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

ABENDUAREN HIRUGAREN ASTEAREN HAUSNARKETA

Aste honetan, lehenengo lauhilabetekoa bukatu da. Oso azkar heldu dira oporrak, baina, aurten bai beharrezkoak dira!!, niri behintzat. Amaitu baino lehen, klase guztietan azken azalpenak eta eskerrak eman dizkigute irakasleek.





Saio teorikoan

Saio teorikoan, azken taldeak (Elenek, Mikelek, Josuk eta Asierrek osatuak) bere aurkezpena egin zuen. Beste dokumentatzaileek egin zuten moduan, haien aurkezpena egiteko, beraien sites-a erabili zuten, eta nire ustez horrek egitea oso egokia da, horrela, oso azkar eta ondo uler dezakegulako. Gainera, nire ustez, sites-a nahiko sakona da eta erraza ibiltzeko. Beraz, nire ustez, talde honek oso lan ona egin du, bai alde teknikotik bai alde teorikotik, nahiz eta nire ustez, haien sites-a besteen baino mugatuagoa izan, batez ere hausnarketa eta ikerketaren aldetik. 

Ondoren eta irakasgaia amaitutzat emateko, irakasleak ppt oso polita, egokia eta pentsarazten diguna prestatu zuen. Oso interesgarria izan da, batez ere ikusitako Juana Sanchoren bideoa. Irakasle honek, hogei minututan primeran azaltzen du hezkuntzaren porrota, eta azken urteotan IKT-ekin gertatzen ari dena. Niri dagokidanez, guztiz ados nago berarekin. Normalean, gizartean, asmakizun berria heltzen denean, gure bizitza salbatuko duela dirudi, baina, azken finean, ezer ez da aldatzen. Zergatik?, azalean geratzen garelako, hau da, tresnari ematen digu garrantzia eta potere osoa, tresna hori, guk erabiliko dugula ahaztuz. Beraz, egindako analisia guztiz ados nago. Irakasleari dagokionez, berriro, bat nator berarekin, ikastea zer den azaldu zigunean. Ikastea, gure jakinmina betetzea da, beraz, ezinbestekoak dira gure inplikazioa, ikerketa, beldurra, ilusioa eta lana. Amaiera, musikarekin eta guztiz oso originala, egokia eta ikastekoa iruditu zitzaidan, esperientzia nahiko polita izan da. 

Saio praktikoan

Saio praktikoan, Idoiak azaldu zigun ze garrantzitsua den internet ondo bilatzea, eta iturrien jatorria ezagutzea. Gai honetan, nahiko ohituta nago iturriak kolokan jartzera, adinagatik, edo zentzu kritikogatik, baina normalean, bigarren zentzua erraz ikus dezaket berrietan. Hala ere, hori umeei irakastea nahiko zaila iruditzen zait. Horregatik oso aproposa iruditzen zait irakasleak proposatutako jarduera: saio bat antolatzea, internet-en ondo bilatzea umeei azaltzeko. Eta horrela, irakasgai amaitu dugu. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina