2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

AZAROAREN HIRUGARREN ASTEAREN HAUSNARKETA

1. Saio teorikoan

Aste honetan aurkezpenekin jarraitu dugu, eta aldi honetan, 7 taldek landutako testuak eta bideoak azaldu zizkiguten beraien aurkezpenetan. Lehenengoan, Anek, Anderrek, Josuk eta Xabierrek pantailen gizartea aurkeztu ziguten, hots, gure gizartea. Aldi berean, IKT-en alde onak eta txarrak ere aipatu zituzten. Edukiari dagokionez, guztiz ados haiek egindako hausnarketarekin, gure gizartea, egun osoan gaude pantailak ikusten, eta jasotzen dugun informazio gehiena hortik dator.


Hala ere, nahiz eta alde oso onak izan, hala nola, informazio anitza erraz lortzea edo komukikatzeko aukera gehiago ematea, beste aldetik, alde txarrak ere badituzte, adibidez, dakarzkigun mendekotasuna, sormena eza edo sozializazio arazoak. Horregatik, nire ustez, ezinbestekoa da, bai eskolan, bai etxean, umeei IKT-k erabiltzen irakastea. Egunero jasotzen duten informazioa baliostatzen jakin behar dute, eta horretarako, pantailek eskaitzen duten eredu kontsumitzailea besterik ez ezin dute jaso. Errealitatea ondo ulertzeko, noski, IKT-k erabili beharko dute, baina, haien mugak eta inplikazioak jakinez. Orokorrean, aurkezpen oso ona iruditu zitzaidan, baina, luzegia nire ustez, hamabost bat minutu iraun zuelako.

Bigarren taldeak, Izarok, Marinak, Aitziberrek eta Hilargik integratuta, bideo baten bidez inguruko pertsonalak eta komunitate birtualak aurkeztu zizkigun, eskolan IKT-ak erabiltzeko eremu moduan. Egia esateko, oso zaila egin zitzaidan aurkezpena jarraitzea, haien ahotsa grabatuta zegoelako eta bideoan hainbeste irudik zeuden, arreta mantentzea zaila egin zitzaidan. Gai honi buruz ez dut informazio asko, baina guztiz ados nago komunitate birtualekin, horrela, informazio partehartzea eta komunikatzea errealitatea da, eta horrela, jakinduria eraikitzen da, zientzietan egiten den moduan. 

Hirugarren aurkezpena aldiz, asko gustatu zitzaidan. Nahiz eta klasearentzat gaia (hezkuntza gaitasunak eta haien ibilbide historikoa) ezaguna, eta errepikatuta  izan, nire ustez modu oso sinple, erraz eta argi azaldu ziguten. Aipatu dudan, gai hau askotan lantzen genuen iaz, irakasgai desberdinetan, eta horregatik, azalpen laburra emateari oso erabaki ona neritzon. Gainera, gaitasunak azaltzean, ez zuten erabili ohiko izenak, baizik eta sinonimoen bidez aipatu zituzten, eta eskertzekoa da detaile hori gure arreta deitzeko. Emaze erabilera ere, desberdina izan da, eta horrela, kideok beste tresna batzuk erabiltzen ikas dezekegu. Gainera, amaitzeko, bi galdera bota eta eskerrak eman zizkiguten, guk amaitu zutela jakiteko. Hala eta guztiz ere, nire ustez, argi zegoen talde honetan nork lan egin zuen; neskak, eta nork ez zuen gaia menperatzen, eta horrek pena ematen dit, azken finean, talde lana berriro ez da izan, nire ustez.

Hurrengo taldeak; hau da Laurak, Josuk eta bi Asierrek, web 2.0 kontzeptua azaldu zigun. Nire ustez lan ona egin zuten, nire arreta mantendu nuen erraz, nahiz eta gaia primeran jakin. Pasa den urtean bigarren hezkuntzako masterra ikasi nuen eta irakasgai bat IKT-ak ikasteko bideratuta zegoen. Gai bat aurkezpen hau berdina zen!!!, beraz dibertigarria izan da berriro kontzeptu berak entzutea, eta deigarria, baliabideak orden berean izatea!!!! "Baina" bat ipintzeko, taldekide batzuen gorputzaren komunikazioa aipatzea gustatuko litzaidake. Nire ustez, aurkezpena egitea ez da bakarrik bakoitzako zatitxoa defendatzea, baizik eta aurkezpen osoan, adi egotea, eta taldekideei entzutea. Beraz, nire ustez, oso desegokia da batzuk hitz egiten ari diren bitartean, besteak mahai gainean eserita eta txiklearekin egotea.

Hurrengo aurkezpena, Aimarrek, Aguedak, Alaznek, Ion Larramendik eta Ion Larreategik egindakoa ez zitzaidan batere gustatu. Berriro bideo baten bidez egin zuten, baina hauek behintzat, bideoaren erabilerea azaldu ziguten. Badirudi berain asmoa hainbeste aurkezpen monotonekin ez aspertzea zela, baina nire ustez ez zuten helburua lortu. Oso zaila izan zen arreta mantentzea, eta gainera audioa kasu batzuetan oso txarto entzuten zen. Gaia, egia esaterako, ez daukat oso argi...web 2.0 kontzeptua, interneten historia eta teknologiek ekartzen dizkigutenari buruz hitz egin zuten, baina ezin nuen asko ulertu.

Azken bi aurkezpenetan gaia bera azaldu ziguten; alfabetatze digitala, baina modu oso ezberdina batean. Lehenengo taldeak (Gonzalo, Natalia, Ane eta Nerea) emaze presentazioa sortu zuten baina klasean aurkeztu beharrean, haien ahotsak grabatuekin. Oso zaila izan zen arreta mantentzea eta gaia ulertzea. Nire ustez, bakarrik Gonzalok erabili zuen tonu ezberdina bere azalpena errazteko. Bigarren taldeak aldiz, nire ustez, modu askoz errazagoa eta sinpleagoa azaldu ziguten gaia, eta egindako prezia ere, oso aproposa iruditu zitzaidan, mapa kontzeptual moduan, gaia ondo ulertzeko. Nire ustez, nahiz eta gaia zaila eta oso teorikoa izan, Eloiek, Ekaik, Itziarrek eta Josuk lan ona egin zuten. Gaiari dagokionez, alfabetatze modu eta dimentsio ezberdinak jakitea oso interesgarria iruditu zitzaidan, baliabideak entzutea, berriro dibertigarria.

Amaitzeko, klaseko jarrera komentatzea gustatuko litzaidake. Nire ustez penagarria da, gure taldekideok aurkezpenak egingo dituzten egunean klasea ez joatea errespetu falta da. Gainera, joatekotan, arreta izan behar dugu, eta ez bakarrik joatea irakasleak lista pasatzen badu...baina beste gautzetan egotea. Beraz, ez nago oso ziur ikasketa gurpilak proiektua erabilgarria izan dadila. Ados nago proiektuarekin, eta ideia ona da nire ustez, baina, agian heldutasun eta konpromisu handiagoa eskaintzen du proiektuak.


2. Saio praktikoetan

Saio praktikoetan egin behar dugun ikasketa zerbitzuaren proiektua lantzen hasi ginen.  Taldeok, Idoiarekin komentatu genuen, eta gure kasuan gustatu zitzaion, beraz, badirudi, ondo bideratuta gaudela. Proiektu oso interesgarria iruditzen zait baina zailtasunak izan ditugu, egokitu zaigun taldean dauden ikasle batzuekin, haien hizkuntza mailagatik. Hala ere, proiektua hasita dugu, eta saiatuko gara gauza berriak sartzea, nahiz eta burua konplikatu...horretarako gaude hemen ezta???



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina