2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

ABENDUAREN BIGARREN ASTEAREN HAUSNARKETA

- Saio teorikoan

Ostegunean, aurkezpenekin jarraitu genuean, baina saio honetan eta datorrenean, dokumentatzaileen txanda izan da. Hots, ikasketa gurpilaren gran hermano-ari dagokio txanda. haiek egindako lana aurkeztu ziguten eta gure ebaluaketa nola eta non egin zuten azaldu ziguten. Orokorrean, aurkezpen oso onak iruditu zitzaizkidan, bai edukiari dagokionez (informazioa argia, ppt-a ondo erabilita eta gaia menperatuta), bai prozodiari dagokionez ( haien mugimenduak, keinuak eta espasioaren erabilera)





Lehenengo taldeak, Peiok, Loiolak, Edurnek eta Iratik osatutak, oso aurkezpen ona egin zuen nire ustez. Gainera, gure dokumentatzaileak ziren, beraz, nahiko aberasgarria izan zen haien iritzia jakitea. Aurkezpenean, ez zuten behatutako 4 taldeen lanak azaldu, baizik eta, deigarriena eta informazioa nola aurki genezakeen azaldu ziguten. Gainera, aurkezpena, haiek sortutako sites-a erabiliz egin zuten, eta hori ideia oso ona iruditzen zait, orria erraz ezagutzea. Haien lana nola egin duten azaldu ziguten, eta gainera informazio osagarria jarri zuten sites-ean, hezkuntza pedagogiko ezberdinekin lotuta. Oso arro sentitu nintzen, Waldorf pedagogiaren informazio nirea zelako, beraz, haien ustez, lan ona egin nuen. Nire ustez, lan oso ona egin dute, bai aurkezpena bai sites-a, (oso intuitiboa eta kalitatezko onarekin) nahiz eta gurekin behin baino ez zuten hitz egin prozesuan zehar. Hala eta guztiz ere, gure lana asko baloratu ziguten, eta eskertzekoa da, gure ustez (bi taldekideoi dagokigunez, behintzat) kalitatezko lana zelako eta, desberdina ere, eztabaida lortzeko egindako saiakerarekin. 

Bigarren taldeak (Aitor, Ane, Larraitz eta Iraia) ere aurkezpen oso ona egin zuen, nire iritziz. Hasieran, ppt baten bidez, egindako lanaren prozesua azaldu ziguten, eta ondoren, haien sites-a irekiz, haien iritziarekin hasi ziren. Taldearen argazkia, eta bere esanahia azaltzeari oso ideia interesgarria eta originala neritzon, batez ere, hainbeste aurkezpen entzun ondoren, originaltasuna lortzea, zaila delako!!!. Aurkezpena, aurrekoa nahiko antzekoa izan da, azken finean, lana bera egin zutelako, baina sites-a aldiz, nahiko desberdina nire ustez. Edukiari dagokionez, aurrekoarekin konparatuz, sinpleagoa iruditzen zait eta informazio gutxiarekin. Adibidez, kasu honetan, ez dago esanda nortzuk ziren behatutako taldeen kideak. Hala eta guztiz ere, ulertzen dut lan gehiago izan dutelako, 5 talde behatu behar dutelako, eta lan oso ona egin dutela uste dut. 


Azken taldeak (Xabier Bilbao, Maider, Alazne eta Maite) oso aurkezpen ona egin zuen nire ustez. Nahiz eta azkenak izan, gure arreta izatea lortu zuten, egindako hausnarketarekin. Xabierrek batez ere, (nahiz eta bere kinesia guztiz deserosoa izan nire ustez) klaseko mea culpa ikusi zuen, eta ni bat nator berak esandakoarekin. Ikasketa gurpilak jarduerak ez du funtzionatu klaseko taldekide gehinei konpromiso ezagatik. Gainera, haiek behatutako talde guztiei buruzko informazioa eman zuten, eta ziur nago talde horiek ezkertuko dutela. Amaitzeko, aurkezpenerako bideoaren erabilerari buruzko zuten iritzia azaldu ziguten, eta nirea antzekoa zen. Hots, bideoekin oso zaila da arreta mantentzea, eta aurkezpen erreala ez direla. Haien sites- a dagokionez, ona iruditzen zait, baina nire ustez, besteek baino informazio gutxiagoa du, batez ere, haiek egindako ikerketa inguruan. Esan nahi dudana, beste bietan, informazio azko dago egokitutako gaiari buruz, baina honetan aldiz, nahiko murriztuta dago nire ustez. 

- Saio praktikoetan

Aste honetan, Idoiak bai sites-ean bai blog-ean erabil dezakegun tresna batzuk azaldu zizkigun, hala nola, egutegia edo kontaktua jartzeko formularioa lehenengo saioan. Bigarrean, bideojokoen potentzial hezitzailea azaldu ziguten. Ikasketa zerbitzua taldekide bakoitzearekin egin zuen bitartean, besteok, hurrengo lanak egin  eta sites-era igo behar genituen:
         - Google calendar bat.
         - Google form (kontaktua)
         - Bideojoko hezitzaileak aztertzea eta zerrenda egitea. 

Dibertigarria izan da, pasa den igandean, kontaktatzeko formularioa sortzea saiatu nintzen, eta ez zitzaidan atera (segur aski beste tresna batekin saiatu nintzelako), beraz, zalantza konponduta!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina