2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

AZKEN HAUSNARKETA

Irakasgaia amaitu da, eta beraz, blog hau momentuz ere. Hala ere, ez dudala itxiko pentsatzen ari naiz, oso erabilgarria izan daitekeelako egindako proiektuak, aurkitutako materiala eta baliabideak hemen biltzeko. Horrela, bai nik neuk, bai beste erabiltzaileek profita ditzakegu informazioarekin.

Amaitu baino lehen, azken hausnarketa egingo dut. Hausnarketa irudikatzeko, "La Sirenita" nik ateratako argazkia erabiliko dut. Txikitatik asko gustatu zait eskultura hau, nire ustez, nahiz eta melankolia adierazi, itxaropena ere transmititzen nauelako. Ados zaudete??



ABENDUAREN HIRUGAREN ASTEAREN HAUSNARKETA

Aste honetan, lehenengo lauhilabetekoa bukatu da. Oso azkar heldu dira oporrak, baina, aurten bai beharrezkoak dira!!, niri behintzat. Amaitu baino lehen, klase guztietan azken azalpenak eta eskerrak eman dizkigute irakasleek.



2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

ABENDUAREN BIGARREN ASTEAREN HAUSNARKETA

- Saio teorikoan

Ostegunean, aurkezpenekin jarraitu genuean, baina saio honetan eta datorrenean, dokumentatzaileen txanda izan da. Hots, ikasketa gurpilaren gran hermano-ari dagokio txanda. haiek egindako lana aurkeztu ziguten eta gure ebaluaketa nola eta non egin zuten azaldu ziguten. Orokorrean, aurkezpen oso onak iruditu zitzaizkidan, bai edukiari dagokionez (informazioa argia, ppt-a ondo erabilita eta gaia menperatuta), bai prozodiari dagokionez ( haien mugimenduak, keinuak eta espasioaren erabilera)


2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

ABENDUAREN LEHENENGO ASTEAREN HAUSNARKETA

Hilaren lehenengo aste honetan, modu lanaren bigarren astea izan dugu, eta niri dagokidanez, aste teknologikoa izan da. Modulu lanan, bideoren montaketa, storyboard eta txostena amaitu ditugu. Denbora ezagatik, beti bezala, nire lana izan da  batez ere txostena amaitzea eta lana antolatzea. Zoritxarrez, ezin dut ikasi bideoak egiten, denbora hain larria izanez, espezialistek egin dutelako. Baina, haien azalpenak behintzat, entzun ditut, eta espero dut hurrengo aldian lan hori egiteko aukera izatea.


2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

AZAROAREN LAUGARREN ASTEAREN HAUSNARKETA

Ostegun honetan, aurkezpenekin bukatu dugu klasean, eta azken taldeok irakurritako gaiak azaldu ditugu. Klasearen hasieran, 30 bat pertsona baino ez gehiago geunden ikasgelan, baina, irakasleak lista pasatzen hasi zenean, bat batean, jendea etortzen hasi zen, kasualitatez..... Nik badakit ikasle batzuk wassapagatik etorri zirela, behintzat, eta hori, errespetu eta heldutasun eza iruditzen zait.

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

AZAROAREN HIRUGARREN ASTEAREN HAUSNARKETA

1. Saio teorikoan

Aste honetan aurkezpenekin jarraitu dugu, eta aldi honetan, 7 taldek landutako testuak eta bideoak azaldu zizkiguten beraien aurkezpenetan. Lehenengoan, Anek, Anderrek, Josuk eta Xabierrek pantailen gizartea aurkeztu ziguten, hots, gure gizartea. Aldi berean, IKT-en alde onak eta txarrak ere aipatu zituzten. Edukiari dagokionez, guztiz ados haiek egindako hausnarketarekin, gure gizartea, egun osoan gaude pantailak ikusten, eta jasotzen dugun informazio gehiena hortik dator.

2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea