2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

ABENDUAREN LEHENENGO ASTEAREN HAUSNARKETA

Hilaren lehenengo aste honetan, modu lanaren bigarren astea izan dugu, eta niri dagokidanez, aste teknologikoa izan da. Modulu lanan, bideoren montaketa, storyboard eta txostena amaitu ditugu. Denbora ezagatik, beti bezala, nire lana izan da  batez ere txostena amaitzea eta lana antolatzea. Zoritxarrez, ezin dut ikasi bideoak egiten, denbora hain larria izanez, espezialistek egin dutelako. Baina, haien azalpenak behintzat, entzun ditut, eta espero dut hurrengo aldian lan hori egiteko aukera izatea.


Storyboard ere beste bi taldekidek egin dute, baina bere antolakuntzan parte hartu dut. Gainera, hori egiteko IKT-ak erabili dugu. Irudiak marraztu beharrean, Storyboard That deritzon programa erabili dugu. Azkenik, gidoia egiteko, IKT-ak ere erabili dugu, adituen argibideak jarraituz, hala nola ABC Guionistas elkartearen web orrialdean agertuak.
Guk egindako storyboard-a


Aldi berean, pasa den igandean musika irakasgaiko emanaldi artistikoaren bideoa grabatu ondoren, aste honetan, bideoa ere montatu dugu, berriro ez da izan nire lanaren zatia, baina, behintzat, ideiak eman ditut eta programarekin askoz gehiago ohituta nago. 

IKT-en irakasgaian, ostiralean, ikasketa zerbitzua arloan ikasitakoa praktikan jarri genuen, tutoretza saioa emanez Bilboko Jesuitas Ikastetxean. Oso esperientzia aberasgarria eta motibantea izan da gure lana baliogarria dela ikustea. Gainera, gure kasuan, bai Idoia bai taldeko tutorea pozik daude egin dugunarekin, beraz, badirudi, lan ona egin dugula. Egindako jarduerak Tutoretzasaioak sites-ean irakur daitezke. Ikasketa Zerbitzua, esperientziari aberasgarria eta ezinbestekoa deritzot.

Azkenik, asteburuan, hamaika ordu egon naiz blog hau antolatzen, aspektu deigarria emanez, edukiak aberastuz, etab. Beraz, youtuben zenbait bideok ikusi ondoren, nahiko pozik nago emaitzarekin, nahiz eta oraindik bukatuta ez egon. Saiatu naiz bloga interesgarria egiten, gadget batzuk gehituz eta antolakuntza ona eginez. Lortu dut?, hori nire bizitariek esango dute, baina, niri dagokidanez esperientzia oso positiboa izan da, nahiz eta ordu pillo eman. Gainera, pena ematen dit, denbora gehiago ez izatea bloga hobetzen jarraitzeko. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina