2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

AZAROAREN LAUGARREN ASTEAREN HAUSNARKETA

Ostegun honetan, aurkezpenekin bukatu dugu klasean, eta azken taldeok irakurritako gaiak azaldu ditugu. Klasearen hasieran, 30 bat pertsona baino ez gehiago geunden ikasgelan, baina, irakasleak lista pasatzen hasi zenean, bat batean, jendea etortzen hasi zen, kasualitatez..... Nik badakit ikasle batzuk wassapagatik etorri zirela, behintzat, eta hori, errespetu eta heldutasun eza iruditzen zait.

Aurkezpenak azaldu baino lehen, aurkezpen egun bakoitzean, tresna bat nagusia izan duela esatea gustatuko litzaidake. Hau da, lehenengo egunean, talde gehienek prezi-a erabiltzen zuen, hurrengoan bideoak eta aldi honetan, "Powtoon" programa izan da aukera nagusia. Tresna oso baliogarria izan daiteke, baina nire ustez, orokorrean ez dira tresna onenik aurkezpenak egitea, gure arreta irudietara doalako. Gainera, nire ustez, informazio gehiegi dago eta beraz, zaila da informazio jasotzea. 

Lehenengo aurkezpenari dagokionez, (Itziar, Eider, Markel eta Mikel egindakoa), ezin dut gehiago hitz egin, zailegia izan zaizkit informazioa irakurtzea bideoan, idaztea (nahiz eta mekanografia jakin) eta prozesatzea. Badirudi, IKT-en alfabetatzeari eta bere dimentsioei dagokienez hitz egin zutela. 

Hurrengo aurkezpenetan (Andrea, Naia, Gorka eta Amaia, eta Aiala, Ziortza, Olaia eta Haizea) taldeek berriro, Powtoon bideoa eginez. Lehenengo talde erabilitakoa (Aialarena) oso azkar zihoan nire ustez, eta txarto entzuten zen denbora gehienetan. Bigarrenean aldiz, "movie maker"arekin egindakoa zen, eta nire ustez, intonazio eta abiadura egokiagoak zituen, nahiz eta nire arreta mantentzea berriro zaila izan. Kasu honetan Eskola 2.0 kontzeptua azaldu ziguten, baina, lehenengoan, gaia zein den ez nekien...


Azken bi taldek (Tatiana, Eider, Junkal eta Iñaki, eta Iraitz, Xabier, Leire eta Amets) powtoon ere erabili zuten. Nire ustez, informazio gehiegi zegoen bi kasutan, eta erabilitako tonua oso monotonoa izan zen. Beraz, nahiko zaila izan da haien aurkezpena jarraitzea. Lehenengo kasuan, aurkezpenak eskola 2.0az datza eta bigarrenean, IKT nola erabiltzen TAC bihurtzeko. Gure kasuan, nire ustez, aurkezpen desberdina erabili dugu,  Emaze programaren bitartez, eta batez ere, hausnerketa bat sortuz kideen artean. 

Beraz, laburbilduz, nire ustez ikasketa gurpilak ez du merezitako arreta klasean eta jendea beste gauzetan dago. Gainera, nire ustez horrela guri egokitzatu zaigun gaia besterik ez dugu menperatzen, eta besteei buruz, ia ezer jasotzen dugu, nahiz eta aurkezpenetan egon izan.  Amaitzeko, nire ustez, laburpen txiki bat egin behar bagenu, IKT erabilera, interesgarria da hezkuntzan, batez ere umeen garapen globala izateko baina beste baliabideak ere kontuan jarri behar, eta ez dago aukera onik, baizik eta konbinazio eta baliabide asko. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina