2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

AZKEN HAUSNARKETA

Irakasgaia amaitu da, eta beraz, blog hau momentuz ere. Hala ere, ez dudala itxiko pentsatzen ari naiz, oso erabilgarria izan daitekeelako egindako proiektuak, aurkitutako materiala eta baliabideak hemen biltzeko. Horrela, bai nik neuk, bai beste erabiltzaileek profita ditzakegu informazioarekin.

Amaitu baino lehen, azken hausnarketa egingo dut. Hausnarketa irudikatzeko, "La Sirenita" nik ateratako argazkia erabiliko dut. Txikitatik asko gustatu zait eskultura hau, nire ustez, nahiz eta melankolia adierazi, itxaropena ere transmititzen nauelako. Ados zaudete??





Hasieran, irakasgai honek pixka bat beldurtu ninduen, IKT-ak erabiltzera ohituta ez negoelako, eta gainera, teknologiazalea nintzelako. Hala ere, orain gauzak behin eta berriro sortzeko "grinak" sortu nau eta oso pozik nago egindako lanarekin, erabilerari dagokionez.

Hausnarketari dagokionez, nire ustez, irakasgai oso baliogarria izan da, bai saio teorikoan bai saio praktikoan. Azken horietan, IKT zentzu kritikoekin erabiltzen ikasi dugu batez ere, eta hori nire ustez ezinbestekoa da, bestela, azalean geratuko ginateke. Gainera, ikasleei zuzendutako ariketak egin ditugu, eta horrek, irakasle moduan pentsarazten digu. Gainera, ikasketa zerbitzuari oso interesgarria eta aberasgarria deritzot. Batetik, gure lanak, hausnarketak eta ezagutzak baliogarriak izan daitezkeelako eta bestetik, hori egitean, oso ondo sentitzen naiz besteei laguntzen ari naizela pentsatuz. 

Alde teorikoan, nahiz eta hasieran, nahiko pesismista izan ikasketa gurpilak proiektuarekin, taldearen konpromiso maila nekielako, azkenean, nire ustez, nahiz eta, batzuek ez lan egin eta errespetu ez izan, beste batzuok asko lan egin dugu, bai gure ikerketa partekatuz bai tresna asko erabiliz. Irakasgaiaren mamia beraz, primeran landu dugu nire ustez. Teoria barneratu dugu, bere ideia garrantzitsuenak behintzat, eta asko hausnartu horren inguruan, eta praktikan, asko erabili ditugu IKT-ak. Gainera, nire iritziz, beste eduki asko landu ditugu, hala nola, errespetua, lankidetza, autokonfiantza, autokontrola, etab. Beraz, nire dagokidanez, irakasgai oso baliogarria izan da, eta pena ematen dit bukatzea, batez ere, teknofilo bihurtzen ari naizenean.....!!!!!

Gero arte lagunok!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina